Gizarte-bizitzaren esparru guztietan emakumeen parte-hartze aktiboa lortzea eta generoak/
sexuak eragindako
diskriminazioa ezabatzea helburu duen plana, administrazio eta erakunde publikoetan nahiz enpresa pribatuetan aplikatzekoa.
Besteak beste, alderdi hauei buruzko informazioa jasotzen dute: helburu zehatzak; helburu horiek lortzeko epe motz eta ertainera jarraitu beharreko estrategiak, hartu beharreko neurriak eta egin beharreko ekintzak; zehaztutako ekintzak gauzatzeko arduradunak, epeak eta baliabideak; planaren jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema eraginkorrak.
Oro har, bi eremutako berdintasun-planak bereizten dira. Batetik, administrazio eta erakunde publikoek sustatutakoak, ekonomian, kulturan eta gizarte-bizitzaren zein bizitza politikoaren esparru guztietan eragitea helburu dutenak. Berdintasun-plan horien eragin-esparrua askotarikoa izan daiteke: udala, udalerria, probintzia, erakunde autonomoak, eta abar.
Bestetik, erakunde edo enpresa pribatuek bultzatutako berdintasun-planak daude, helburu dutenak emakume langileen parte-hartze aktiboa sustatzea eta sexuak eragindako diskriminazio oro ezabatzea, hala nola soldata-arrakala, kristalezko sabaia, zoru likatsua, segregazio horizontal eta bertikala, sexu-jazarpena, jazarpen sexista, eta abar.